Hilaren 23an egingo dute Bidasoa Burning jaialdiaren aurtengo bigarren saioa
Bartzelonako Oso bandak joko du hilaren 23an egingo den eta folk eta rock kutsua izango duen Bidasoa Burning Jaialdiaren seigarren ekitaldiko bigarren saioan; lehena otsailaren 20an izan zen. Katalanekin batera bi talde nafar igoko dira Psilocybeneako taulara: Muy Fellini, Iruñeatik, eta Joseba B. Lenoir beratarra (Sexty Sexers, Sumision City Blues), otsaileko saioan ere izan zena. Sarrera prezio merkean jarriko dute, 5 euroan.