Gau zeltiarra izango dute Xaian
Korrikaren barruan, hilaren 22rako gau zeltiarra antolatu dute Pausuko Xaia ostatuan. Sagardotegi menuko afaria egingo dute eta Kataluniatik etorriko den O’Belles taldeak kontzertua emango du. Irlandako garagardoa egongo dela jakinarazi dute Xaia ostatukoek.
Gau zeltiarrera joan nahi duenak aldez aurretik izena eman behar du 33.(0)5.59.20.76.10 telefono zenbakira deituta.