Oraindik Korrika ez da hasi, ostegunean hasiko da, baina Antxoko Korrika Batzordeak jada prest ditu 18. euskararen aldeko lasterketaren gainekoak. Izan ere, hilaren 23an iritsiko da Pasaiara Korrika, eta horren harira hainbat ekimen antolatu dituzte. Honakoak dira:
Hilak 22 (ostirala)
- 15:45etik aurrera Korrika Txikia egingo dute Pasaia-Lezo Lizeoko eta La Anunciatako ikasleek. Denera, 350 parte hartzaile espero dituzte.
Hilak 23 (larunbata)
- 17:00etan, haurrentzako jolasak Gure Zumardian.
- 18:30ean, Azokan, futbolin txapelketa.
- 19:30ean, triki-poteoa barrutitik zehar.
- 21:00etan, herri afaria Azokan. Sarrerak ohiko tokietan daude salgai, hamar euroan.
- 23:30ean, Korrika Buenavistara iritsiko da, eta antxotarrek lekukoa hartuko diete donostiarrei.
- Korrika pasatu eta gero. Korrika Festa Mimos, Kamio, Izadi, Leunda eta Gure Lurra tabernetan.