Errenteria 2025 plan estrategikoaren helburuak eta proiektuak definitzeko arlo ezberdinak ukituko dituzten bederatzi batzorde eratu dituzte. Asteazkenean egingo dute fase horretako lehenengo bilera, 18:30ean, Torrekuan. Bi bilera horietan energia eta hondakinak nahiz gizarte solidarioa eta kohesionatua arloak landuko dituzte.
Bestalde, batzordeetan ez dauden gainontzeko herritarrek euren ideiak bidaltzen jarraitzeko aukera daukate Ideien Bankuaren bidez. Hori plan estrategikoaren webgunean bertan (
www.errenteria2025.net) aurki daiteke.
Batzorde Estrategikoak
- Gizarte solidario eta kohesionatua
- Ekonomia eraldatua, dinamikoa eta enplegu sortzailea
- Kultura arloko eta sormenezko jarduerak garatzea. Errenteria erreferente kulturala Gipuzkoa eta Euskal Herrian
- Errenteria, euskaraz (euskara denontzat)
- Bizitzeko eta bisitatzeko hiri erakargarria eta kalitatekoa
- Bizitasun demografikoa eta pertsona guztientzat hiria
- Ikasi eta ekin egiten duten pertsonak
- Ura: hiriarentzako aukera bat
- Energiaren eta hondakinen kudeaketa jasangarria