Atxilotua Oiartzunen, auto bati gasoila lapurtu eta lapurtutako auto bat hornitzekotan zela
32 urteko mutil bat atxilotu du Ertzaintzak Oiartzunen, auto bati gasoila lapurtu eta zeukan lapurtutako autoa hornitzea helburu izatea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 01:00ak aldera Arraguan identifikatu dute Bartzelonako mutila. Iturri beraren arabera, atxilotuak auto bateko depositoa zulatu du gasoila ateratzeko, eta gero bere autoa betetzeko. Bere auto hori, gainera, Bartzelonan lapurtutakoa zela frogatu du Ertzaintzak.