
Pasaiako II. Ganbera Musika Astearen barruko bigarren kontzertua emango dute gaur arratsaldean Musikeneko ikasleek. Bi talderen txanda da gaur, 19:00etatik aurrera, Trintxerpeko alkateordetzan: Albeniz hirukotearena eta D’arpegio boskotearena.
Albeniz hirukotea Esther Agustik (biolina), Gilbert Bernardok (biolontxeloa) eta Jose Maria Canok (pianoa) osatzen dute; D’arpegioko kide dira, bestalde Maddi Arana (biolina), Caterina Coma (biolina), Cristina de Mingo (biola), Roger Morello (biolontxeloa) eta Jesus Lopez (pianoa). Hortaz, bi taldeek sokazko musika tresnen jaialdia emango dute.
Atzo egin zuten ganbera astearen lehen kontzertua. Jendez lepo bete zen Trintxerpeko alkateordetza hainbat abeslariren saioa entzuteko (irudian).