Emakumearen Nazioarteko Egunarekin,
adierazpen insituzionala onartu zuen Hondarribiko Udalak, EAJ, PSE-EE, PP eta Hamaikabaten botoekin. Besteak beste, “udal politikako eremu guztietan emakumearen presentzia eta eragina areagotzea” beharrezkoa dela zioen testuak.
Gaur Bilduren ordezkariek kaleratutako ohar baten bidez, kritikatzen dute udalak ez duela ez berdintasun planik ez arloko zinegotzirik, eta aldundiak berdintasun teknikaria kontratazeko %100 arteko diru laguntzak ematen dituela jakinarazi dute, beti ere bi baldintza horiek betez gero, hots, plana eta teknikaria izatea.
Testuan Bilduk salatzen du iaz Hondarribiko 20 emakumek salaketa jarri zutela Irungo polizia etxean indarkeria sexista jasateagatik.
Bilduren oharra, Martxoak 8aren harira