Martxan daude 2013ko Maddalen Sariak, eta dagoeneko aurkez daitezke lanak, apirilaren 19ra arte (ostirala). Lan horien helburua gazteen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzea dela gogorarazi du Irune Balentziaga Kultura zinegotziak. Lehiaketa Errenteria-Oreretan bizi edo ikasten ari diren gazteei zuzenduta dago.
Parte hartzeko edo informazio gehiago eskuratzeko 943 44 96 13 telefono zenbakira deitu edo
euskara[a bildua]errenteria.net helbidera idatzi behar da.