Luzapenean, baina beste garaipen bat eskuratu du Oiartzunek
Borrokatuta, baina garaipena lortu du Ohorezko Mailako Oiartzunek asteburuan: 0-1 irabazi dio Tolosari.
Lehen zatian, bi taldeak partidaren kontrola eskuratzen ahalegindu ziren. Zelaian irregulartasunak ziren nagusi, eta hori ez zen lagungarria izan taldeentat.
Bigarren zatia antzekoa izan zen, baina Oiartzunek gehiago estutu zuen Tolosa. Hala ere, tolosarrek erantzun zuten, eta oiartzuarrek ziurtasun eza bizi izan zuten hainbat momentutan. 66. mintuan Tolosako atezaina kaleratu zuen epaileak eta bazirudien hori izango zela oiartzuarrentzat inflexio puntua, baina ez zen hala izan eta azken emaitza 0-0 izango zela ematen zuen. Luzapena bukatzear zela, Aritz Oiarbide oiartzuarrak gola sartu zuen, korner baten ondoren.
Lider jarraitzen dute oiartzuarrek, eta 56 puntu dituzte. Hernani bigarrenak 54 ditu.