Lezoko 55 familiek eman dute dagoeneko izena autokonposta ikastaroa egiteko. Udalak antolatuta, hilaren 20an eta 21ean egingo da lehen ikastaro txanda eta oraindik izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi dute: “Interesdunek hilaren 15era bitartean dute izena emateko aukera”. Horretarako udaleko erregistrora jo beharko dute, informazio bulegoko 943 52 15 38 telefono zenbakira deitu edo
atezate[abildua]lezo.net helbidera mezua bidali.
Saioak ordubetekoak izango dira eta doakoak, eta bertan parte hartzen duten familiek konposta kaxak jasoko dituzte ikastaroa amaituta. Halaber hondakin organikoak etxean konpostatzen dituzten lezoarrek %40ko hobaria izango dute hondakinen tasan.