Lankidetza partidaren berri jaso du Errenteriako Bozeramaileen Batzordeak
Errenteriako Bozeramaileen Batzordea bildu da gaur goizean, eta garapenerako laguntzen gainean sortutako eztabaidaren harira, Errenteriako Udalak jakinarazi du bilera horretan programa hori exekutatzeko proposamenaren berri eman diotela udal talde guztiei. Proposamen hori azken hilabeteetan zehar “Euskal Fondorekin batera” landu duela zehaztu du udalak.
Izan ere, udalak uste du Euskal Fondoa dela “modurik egokiena partida hori exekutatzeko”, eta era berean, berme osoa emango duena partida kontrolatzeko.
Horrez gain, berretsi du “2012ko aurrekontuen barruko garapenerako lankidetza proiektuen partida ukitu gabe” dagoela, eta exekutatzeko “erabilgarritasun osoa” duela.
Azkenik, partida “behar bezala kudeatzeko lanean” jarraitzen duela esan du.