
KUP taldea entzuteko sarrerak salgai daude
Eskifaia Elkarteak XXXI. Eliz Musika Zikloa antolatu du datozen bi asteburuetarako. Lehen asteburuan, larunbatean eta igandean, Madrilgo GGC eta Errenteriako Andra Mari abesbatzek abestuko dute eta bigarrenean, hilaren 23 eta 24an, KUP taldea eta etxeko abesbatzen txanda izango da.
Lau kontzertuetatik hiru alde zaharreko parrokian izango dira. KUP taldearena, berriz, Itsas Etxea Auditoriumean. Hilaren 23an, larunbatarekin, Brahmsen
Requiem lana (
Alemaniako Requiem bezala ezaguna da) taulara eramango du KUP taldeak. 2003an sortu zen taldea, Musikeneko zuzendaritza koraleko irakasle Gabriel Baltesen ekimenez.
Parrokiko kontzertuen sarrera doan da, eta KUP taldeak Itsas Etxean eskainiko duen saiorako sarreren prezioa 8 euroan jarri dute. Dagoeneko lor daitezke turismo bulegoetan eta, sobratuz gero, emanaldiaren egunean jarriko dituzte Itsas Etxeko lehiatilan, prezio berean, emanaldia hasi baino ordube lehenago hasita.
XXXI. Eliz Musika Zikloa
- Hilak 16, larunbata. GGC Madrilgo ahots grabeen abesbatza, parrokian.
- Hilak 17, igandea. Errenteria-Oreretako Andra Mari Abesbatza, parrokian.
- Hilak 23, larunbata. Kup taldea. Brahmsen Requiema, Itsas Etxean.
- Hilak 24, igandea. Xatz eta Eskifaia abesbatzak, parrokian.