Korrika Kulturalaren barruan, erakusketa irekiko dute gaur Errenterian
Korrika ate joka ari da, eta hainbat ekimen prestatu dituzte datozen egunetarako Korrika Kulturalaren barruan. Gaur bertan erakusketa bat inauguratuko dute, 20:00etan, Xenpelar Etxean. Igandera arte izango da martxan.
Aste honetan bertan Zigor DZrekin master clasa izango da. Bihar izango da, 20:00etan, Xenpelar Etxean bertan. Hurrengo egunean, berriz, etzi, Xabi Solanorekin musikaz hitz egiteko aukera izango da ordu eta toki berean.
Azkenik, larunbatean, kontzertu maratoia egingo dute Errenteria-Oreretako tabernetan. Arratsaldean hasiko dira kontzertuak.