Etxeratek jakinarazi duenez, Julen Mujika sanjuandarrak eta Xabier Aranburu ondarrutarrak gose greba bukatutzat eman dute, “Aranbururen baldintzak hobetu direla eta”. Muret Seysseseko espetxean daude biak eta Aranbururen “egoera larria” zela eta
hasi zuten gose greba. Gaur goizean, ordea, preso ondarrutarraren abokatua espetxera joan da eta bere baldintzak hobetu direla adierazi du: “Ur bero du, janzteko zerbait eman diote”. Hori horrela, Mujikak eta Aranburuk gose grebarekin bukatzea erabaki dute. Aranburuk, baina, mitardean jarraituko du.