Irungo Sorturen Herri Kontseilua aurkeztu zuten atzo eguerdian Ospitale Zaharrean. Hori egiteko ekitaldia egin zuten, eta bertara 150 irundar agertu ziren, tartean, ezker abertzaleko kide historikoak: “Ezker abertzaleak Irunen egin duen ibilbide luzearen baitan parte hartu dugun atzoko eta gaurko kideak bildu gara Irungo Sorturen egitura berria aurkezteko. Horretarako, irundar andana sortzen ikusi zituen Ospitale Zaharra aukeratu dugu”, esan zuten aurkezpenean Eli Aragon eta Martxel Telletxea kontseiluko kide eta atzoko hizlariek. Ondokoak dira Herri Kontseiluko kideak:
- Juan Mari Arrozpide Bixarras: 57 urte. Ezker abertzaleko kide historikoa eta zinegotzi ohia.
- Iker Urtizberea: 37 urte. Administraria. Ezker abertzaleko kidea.
- Tomas Karrera: 55 urte. Ezker abertzaleko zinegotzi ohia.
- Agustin Errazkin: 41 urte. Ezker abertzaleko kidea.
- Oinatz Mitxelena: 27 urte. Ostalaria. Irungo Bildu udal taldeko zinegotzi eta bozeramalea.
- Izaskun Sorondo: 41 urte. Merkataria. Eskualdeko ELAko arduradun ohia.
- Martxel Telletxea: 57 urte. Hezkuntzan egin du ibilbidea. Txingudi ikastolako irakaslea eta zuzendari ohia.
- Eli Aragon: 48 urte. Sindikalista.
- Oihana Llorente: 3O urte. Kazetaria. Ikasle eta gazte mugimenduan eta borroka feministan egin du ibilbidea.
- Josema Alberdi: 67 urte. Jubilatua eta sindikalista ohia. Txingudi ikastolako lehen juntako juntakidea. Alardezaleen zuzendaria.
- Iker Eizagirre Xufi: 25 urte. Gazte Mugimenduko kidea.
- German Setien: 36 urte. LABeko sindikalista.
- Aitor Kaltzakorta: 31 urte. Komunikazio Arduraduna. Euskarazko Hedabideetan eta euskalgintzan egin du ibilbidea.
- Xabier Aierbe Primo: 32 urte. Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidea.
Ospital Zaharreko ekitaldiaren ondoren, Joxan Agirre Gipuzkoako koordinatzaileak agerraldia egin zuen EKT elkartean, eta ondoren, herri bazkarian bildu ziren EKTn bertan. Ondoko PDF artxiboan Ospital Zaharrean Sorturen eledunek euskaraz esandakoak daude.
Irungo Sorturen agerraldia