Oiarpeko pilotari Ekain Etxeberriak eta Andoni Ugaldek, txapela bana jantzi dute asteburu honetan. Etxeberriak, Bortzirietako Txapelketa (Nafarroa) irabazi du, Enaitz Telletxea nafarra 18-9 garaitu ondoren. Ugaldek, Euskal Herriko Txapelketako Gazte Mailako finala irabazi du Tolosako Beotibar pilotalekuan, Elizalde nafarra 22-7 gaindituta.

Ekain Etxeberria

Andoni Ugalde
Finala, atzeratuta
Iñigo Ugalde oiartzuarra ere finala jokatzekotan zen asteburuan, Euskal Herriko Txapelketako 22 urtez azpiko mailan. Finala, baina atzeratu egin dute. Data ez dago jarrita, “finala zein pilotarik jokatu behar duten ari baitira hautatzen federazioan”.