Aurten hasiko dira Donibanen hondakinak atez ate biltzen
admin
Bidasoa
Gobernu taldeko kideak, hainbat herritarrekin, goizeko agerraldian
Pasaiako Udalak jakinarazi du atez ateko gaikako bilketa sistema jarriko dutela aurten Donibanen. Asmoa da Donibanen ateratako ondorioetatik eta esperientziatik sistema hori gainontzeko barrutietara hedatzea, “modu mailakatuan”, 2014rako. Sistema jarri aurretik, baina, eztabaida eta erabakitze prozesua jarriko du abian udalak sanjuandarrekin, “auzoz auzo, jatetxe eta tabernekin, komertzioekin eta landa eremuko bizilagunekin”, zalantzak eta ekarpenak jasotzeko. Pasaiako esperientzia pilotua Donibanen abiatzeko hainbat arrazoi daudela esan dio HITZA-ri Amaia Agirregabiria alkateak, “barrutiaren egituragatik, hainbat sektorek bat egiten dutelako —ohiko auzoak, landa eremua, jatetxeak…—, eta gainera esan du hori hori finantzatzeko aukerak badaudela, “ezarpena 2014ra arte aurreikusten ez bagenuen ere, behin 2012ko kontuak itxita, hasieran egin beharreko inbertsioari aurre egiteko gai izango garelako”. Inbertsiorako gaitasun hori “2012an zehar egindako lanari eta kudeaketa onari” egotzi dio alkateak.
Donibanen aurten atez atekoa jarriko dutela adierazteko agerraldia egin dute gaur eguerdian, Arizabalon, gobernu taldeko kideek hainbat pasaitarrekin batera. Horrez gain, atez atekoaren prozesuaren leloa, Bizibadia, nahiz logoa —Juanba Berasategik egin du— aurkeztu dituzte.
Agirregabiria alkateak, erabakia hartzeko arrazoiak eman dituenean, planteamendu ekonomikoaz gain, beste bi aipatu ditu: “Udalbatzan udalak zero zabor lurraldea bihurtzeko bidean etenik gabe urratsak egitea onartu zuela, eta herritarrek horrela eskatu digutelako“. Hala, plenoan hartutako erabakia betetzera doazela iragarri du alkateak, “birziklatze mailan gutxienez %70era heltzeko. Beraz, konpromisoa betetzera goaz”. Hartara, alkatearen arabera, “herritarrak kezkatuta daude egungo zaborren gestio eta tratamendu sistemak sortzen dituen osasun, ingurumen, ekonomia eta lege arazoen aurrean. Horren aurrean atez ateko hondakin bilketa sistema da konponbiderik egokiena”.
Horrez gain, alkateak esan du Pasaian atez atekoaren aurka dauden alderdiek, sistema hori “txalotu” egiten dutela kanpoan: “Ez hori bakarrik, atez ateko sistema ezartzearen alde agertzen dira”.
Ondokoa, Pasaia Ezkerretik-ek agerraldiaren gainean egin duen bideoa da.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.