'Oh Pitxu oh!' maskarada ikusteko aukera dute antxotarrek
Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak Oh Pitxu oh! maskarada ikustera joateko autobusa antolatu du. Hilaren 17an egingo dute Barkoxe (Zuberoa) herrian maskarada hori. Hortaz, izena emateko zerrendak jarri dituzte Alkartasunakoek Kamio eta Mimos tabernetan, hamar euroan.