Antxoko emakumeek martxa egin dute Errenteria-Oreretara
Martxoaren 8aren harira, Antxoko emakumeek martxa egin zuten atzo arratsaldean Pasaiako barrutitik Errenteria-Oreretara. Izan ere, Errenteriako Galtzarabordako kiroldegitik eskualdeko manifestazioa egin zuten atzo arratsean, eta harekin bat egiteko egin zuten bi herrien arteko bidea, oinez. Pasaian sortu berri den Berdintasun Mahaiaren lehenetariko ekimena izan zen atzokoa. Ondoko lau irudiak martxarenak dira.