Pasaia Zero Zaborrek hainbat ekimen antolatu ditu Donibanen. Pasaiako Udalak “zero zaborrera bideratutako neurriak” aurkeztuko ditu astelehenean.
Pasaia Zero Zaborreko kideak
Errausketari ateak ixten leloarekin, Pasaia Zero Zabor taldeak hainbat ekimen antolatu ditu datorren asterako Donibanen. Hondakinen gaiarekin lotura duten hainbat emanaldi, mahai-inguru eta kultur ekitaldiak egingo dituzte. Hori gutxi balitz, Pasaiako Udalak jakinarazi du agerraldia egingo duela astelehenean, 12:00etan, Arizabalon, “zero zaborrera bideratutako neurriak” aurkezteko. Jarraian, Pasaia Zero Zaborrek antolatu dituen ekimenen zerrenda:
Hilak 11 (astelehena)
- Donibaneko Meipin informazio panelak jarriko dituzte eta eskuorriak banatuko dituzte. Panel horiek asteartetik ostiralera Victor Hugo Etxean ikusi ahal izango dira.
Hilak 12 (asteartea)
19:30ean, Donibaneko Vicor Hugo Etxean, Ormaiztegiko eta Usurbilgo auzo konpostaketaren esperientziak azalduko dituzte,
Usteltzen utzi ala ongarri bihurtu izenburuarekin.
Hilak 13 (asteazkena)
- 19:30ean, Victor Hugo Etxean, Iñaki Petxarromanek Su haietatik, ke hauek. Gipuzkoa: errausketatik zero zaborrerantz liburua aurkeztuko du.
Hilak 14 (osteguna)
- 19:30etik aurrera, Victor Hugo Etxean, Usurbilgo eta Oiartzungo atez ateko sistemen gaineko informazioa emango dute ikus-entzunezkoen bitartez. Usurbildar batek azalpenak emango ditu.
Hilak 15 (ostirala)
- 19:30ean, Victor Hugon Etxean, Basura cero: un futuro sin desperdicio bideoa emango dute.
- 21:00etan, Itziar tabernan, antzerkia: Gantxegi eta Konpainiaren eskutik, Zaborreria, hondakinen inguruko tragedia lana.
Hilak 16 (larunbata)
- 10:00etatik aurrera, Pareta grisak koloreztatzera goaz! leloarekin, mural margoketa pilotalekuan.