Trintxerpeko Itsastarrak, Leirera
Trintxerpeko Itsastarrak Mendizale Taldeak, Herrerako Mendi Zaleak-ekin elkarlanean, Leirera (Nafarroa) irteera antolatu du hilaren 17rako. 07:15ean aterako dira Trintxerpetik egun horretan, autobusez, eta behin Leirera iritsita, GR-13 bidea jarraituko dute —trashumatzia bidea da, Piriniotik Bardeetara— Castelar gaina igotzeko; aurrera egin, eta eguneko gain nagusienera iritsiko dira mendizaleak, Arangoiti (1.355 metro).
Mendi hori Leireko mendilerrotik jaitsiko dute, Irunberrira iritsi arte. Sei orduko bidea da, eta joateko interesa dutenek 943 39 60 55 edo 943 39 70 26 telefono zenbakietara dei dezakete.