Hondarribia Futbol taldeak Ostadarren kontra jokatuko du bihar, Ohorezko Mailako 25. jardunaldiko partidan. Etxean jokatuko dute berdeek, Hondartza futbol zelaian, 16:15ean. Ohorezko Mailako liga erregularra amaitzeko hamar jardunaldi geratzen direnean, Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldearen helburua sailkapenean ahalik eta posturik onenean geratzea da. Gauzak dauden bezala, zazpigarren postuan bukatzea sari ona litzateke, baina horretarako berdeak ezin dira lokartu. Une honetan Tolosa da multzoko zazpigarrena, 34 punturekin. Bat gutxiago du Hondarribiak (33), 32 ditu Oreretako Touring taldeak eta 29 pilatu ditu orain arte Aloña Mendik, 5 puntu tolosarren azpitik, baina partida bat gutxiago jokatuta.
Zazpigarren postua bihar bertan, larunbatean, lor dezake Hondarribiak, behin behinekoz. Horretarako Ostadar gainditu behar du eta Tolosak Oiartzun liderrarekin gauza bera ez egitea. Etxekoek euren atea ondo zaintzen badute hiru puntuak eskuratzeko aukera asko izango dituzte, Trintxerperen ondoren gol gehien jasotzen dituen dizkioten taldea Ostadar —43 gol 24 partidetan—.
Laukoteko beste bi taldeek elkarren kontra jokatuko dute eta, berdintzen ez badute, galtzen duena atzetik datozkienei begira jarri beharko da, zazpigarren postuaren borroka ahaztuz.
Hondarribia Futbol Elkarteko taldeen asteburuko partidak
Erregional Ohorezko Maila
- Hondarribia-Ostadar (la. 16:15)
Lehen Erregionala. Igoera fasea
- Hondarribia-Ikasberri (la. 15:45)
Gazteen Ohorezko Maila
- Añorga-Hondarribia (la. 15:30)
Gazteen Lehen Maila. Kopa
- Oiatzun B-Hondarribia B (la. 15:30)
Kadeteen Ohorezko Maila
- Orioko-Hondarribia (ig. 16:00)
Haurren Ohorezko Maila. Txapeldunen fasea
- Hondarribia-Vasconia (la. 11:30)
Haur Txikien Kopa
- Allerru-Hondarribia B (la. 15:15)
Alebinen Maila. Kopa
- Hondarribia-Beti Ona (ig. 15:00)
Alebinen Maila. 2. urtea
- Hondarribia-Landetxa (ig. 16:30)