Nekazaritza Ekologiko ikastaroa egingo dute Hondarribiko langabeentzat
Hondarribiko Udalak eta Bidasoa Bizirikek Baratze Ekologikoari buruzko ikastaroa antolatuko dute langabeentzat, Hondarribiko Enplegu eta Garapen ekonomikorako Hondarribia Abian Planaren esparruan. Lanbidek diruz lagundutako ekimena da eta nekazaritza arloan proiektu profesional bati ekin nahi dioten Hondarribiko langabeei zuzenduta dago. “Lan mundurako gaitasuna eta esperientzia ematea dela, aurrerago lana bilatu ahal izateko”, argitu du Kalixa Silanes Hondarribiko Udaleko nekazaritza zinegotziak.
Datorren asteazkenean, hilaren 13an, jardunaldi informatiboa izango da Arma Plaza Interpretazio Zentroan, 18:00etan. Nekazaritza alorreko profesionalek hartuko dute parte eta denentzat irekia izango da
Baratze Ekologikoari buruzko ikastaroa 275 ordukoa izango da eta arlo teorikoak zein praktikoak landuko dituzte. Martxoa bukaeran hasiko da eta uztaila baino lehen bukatu. Interesaturik daudenek Lanbideren webgunean eman dezakete izena, Prestakuntza atalean.
Udala 1.000 metro koadro dituen lur sail bat prestatzen ari da ikastarorako. “Udalean ahaleginak egiten ari gara hain gogorra den krisi garai honetan langabetuei prestakuntza emateko, ahalik eta egoerarik onenean joateko lan merkatura”, gaineratu du Silanesek.