Juanra Cano, Mari Jose Cano eta Juanje Neira, goizeko agerraldian
Musikeneren, Pasaia Musikalen eta Pasaiako Udalaren ekimenez, II. Ganbera Musika Astea egingo dute datorren astean Pasaian. Emanaldiak Trintxerpeko alkateordetzan egingo dituzte, astelehenetik ostiralera. Gaur goizean aurkeztu dute kultur ekimena Musikeneko, Pasaia Musikaleko eta udaleko ordezkariek.
Juanra Cano Kultura zinegotziak nabarmendu du Musikeneren laguntza “paregabea” izan dela, eta horregatik Pasaian musikari gazteen talentuaz gozatzeko aukera egongo dela. Ildo horretatik mintzatu da Juanje Neira Pasaia Musikaleko kidea, eta esan du iazko ekitaldiak utzitako “zapore onaren” ondorioa dela bigarren ekitaldia. Musikeneko Mari Jose Canok, berriz, adierazi du Musikeneko ikasleentzat garrantzitsua dela “ikasleek gelan ikasten dutena praktikara eramatea”, eta horregatik eskerrak eman dizkie Canori eta Neirari zikloa egin ahal izateko lan egiteagatik. Aldi berean, Musikeneko ordezkariak esan du Pasaiarekin duen harremanagatik heldu direla Musikeneko ikasleak Pasaiara, “baita alkateordetzak ematen dituen baldintza onengatik”.
Ondorengo zerrendan, astearen barruko kontzertuak ikus daitezke:
Hilak 11 (astelehena)
- 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan, kantuko kontzertua Lucia Gomez, Ariel Cruz eta Jesus Lopez abeslariekin.
Hilak 12 (asteartea)
- 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan, Albeniz hirukotearen eta D’arpegio boskotearen emanaldia.
Hilak 13 (asteazkena)
- 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan, Eolia hirukotearen emanaldia.
Hilak 14 (osteguna)
- 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan, Saxofoi Ensemblea.
Hilak 15 (ostirala)
- 20:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan, metalen taldearen emanaldia.