Hondarribiko senegaldarrek jardunaldi kultur anitza antolatu dute biharko
Guztion Artean Hondarribiko Senegaldarren Elkarteak jardunaldi gastronomiko eta kultur anitza egingo du bihar arratsaldean, larunbatarekin, Olagarro elkartean. Elkartetik jakinarazi dutenez, ekitalde irekia izango da “eta musutruk”. Hondarribiko eta Senegaleko emakumeez gain, Etiopia, Ukraina, Dominikar Errepublika, Kolonbia eta Nikaraguako emakumeen parte hartuko dute. “Bakoitzak bere sorterriko plater bat prestatuko du, denen artean dastatzeko”, azaldu dute Guztion Artean elkartetik.