Herriko ondarea aztertuko dute bi egunez
Datorren asteko astearte eta asteazkenean (hilak 12 eta 13), nazioarteko hainbat arkitektok Hondarribiko ondarea landuko dute, Arma Plaza Fundazioak antolatutako Ondaredun Hondarribia goiburuko foroaren harira. Besteak beste, Erreginaren baluartearen zaharberritzea diseinatu zuten arkitektuek eta UNESCOren Worl Monuments Fund (WMF) elkartearen Espainiako ordezkariak parte hartuko dute.
Fundazioaren koordinatzaile den Miren Aierberentzat, “oso garrantzitsua dela foro hori Hondarribian egitea. Oso balio handiko kultur ondarea dugu, eta asmoa zera da, gonbidatutako arkitektoek Gotorlekuaren inguruko ikuspuntua ematea, berau hedatzeko estrategiak ematea eta muga izaera sendotzea”. Aierbek gehitu duenez, jardunaldien finantziaziorako kanpoko laguntza lortu dute: “ekimen honek ez diela inolako kosturik sortuko hondarribiarrei”.
Lan egitasmoa
Asteartean bisitak egingo dituzte, herriko ondarea ezagutzeko. Asteazkenean, berriz, ateak itxita egingo dute lan, ekintza plan bat irudikatu eta diseinatzeko: “bertan iritzi, gomendio eta ekimenak jasoko dira. Guztia dokumentu bateratu batean jasoko da, eta parte hartzaileek abalatu eta sinatu egingo dute. Agiri hori Hondarribiko Foroaren Adierazpena izango da”, esan dute udaletik. Eta arratsaldean hiru hitzaldi emango dituzte Paradorean; ondoren mahai ingurua egingo dute.
Hitzaldiak
- Ramón Gutiérrez, Latinoamerikako Arkitekuraren Dukumentazio Zentruko sortzailea(CEDODAL). Gaia: “Arkitekturaren Dokumentazio Zentroa eta ondare balioa”.
- Lluis García (UNESCO). Kultur ondare inmateriala eta nazioartean duen proiekzioa.
- Pablo Fernández-Longoria (WMF). Worldwide Monument Fund.