Arma Plaza Fundazioak antoltatuta, Hirigune Historikoan bisita gidatua egingo dute bihar, Emakumearen Nazioarteko Egunari lotutako ektaldi sortaren barruan. Izan ere, bisitaldian emakumearekin zerikusia duten pasadizo historikoan errepasatuko dituzte. “Bisita honek Hondarribiko Alde Zaharra ezagutzeko aukera emango du, bere kale eta eraikinak ikuskatuz gure historiako emakumeengan arreta berezia jarriz”, argitu dute udaletik. Bisita denentzat irekia da eta 11:30ean abiatuko da, Arma plazatik.
Emakumearen Astea Hondarribian
Martxoak 4tik 17ra
- Emakume artisten erakusketa irekiko da, Zuloaga Etxean. Margolanak, eskulturak, argazkiak eta grabatuak. Martxoaren 17ra arte bisitatu daiteke, udal liburutegiaren ordutegian.
Martxoak 8
- Emakumearen Nazioarteko Eguneko bazkaria, Sugarri jatetxean.
- 20:00etan, Pink sari fim luzearen emanaldia, Itsas Etxea Auditoriumean. Sarreren prezioa 3 eurokoa izango da.
Martxoak 9
- 20:00etan, No es fácil antzezlana, Itsas Etxea Auditoriumean. Sarreraren prezioa 4 euro izango da.
Martxoak 10
- 20:00etan, Las chicas de la lencería filmaren emanaldia, Itsas Etxea Auditoriumean. Sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da.
Martxoak 17
- Emakume artisten erakusketaren itxiera, Zuloaga Etxea udal liburutegian.