Atez atekoaren moratoria eskaeraren gaineko erantzunik jaso ez duela salatu du Lezo Garbiak
Edukiontzi marroiari aukera eman eta atez atekoaren urtebeteko moratoria eskaerak erantzunik ez duela jaso eta haserre azaldu da Lezo Garbia plataforma. Atez atekoaren kontrako taldeak esakera urtarrilaren 21ean egin zutela eta hilabete pasa denean “oraindik” erantzunik ez dutela jaso salatu du: “Hilabete luzea joan da eta alkateak eta Bilduko gobernuak ez digu jaramonik egin”.
Atez atekoa ezarriko duten beste udalerrietan “aurpegia zuritzeko bada ere” bilerak egingo dituztela eta Lezon “gutxi hori ere ez omen dugula merezi dirudi”, esan dute. Ainhoa Zabalo eta Bilduren gobernuari atez atekoaren gaineko kontsulta eskaeraren alde sinatu zuten 2000 herritarrekiko “begirunerik” ez izatea leporatu die azkenik plataformak.