Hondakinen atez ateko bilketa sistemaren gainean lezoarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko bulegoak astelehenean zabalduko ditu ateak. Kultur Aretoak hartuko du informazio bulegoa eta astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara, eta astearte, asteazken eta ostiraletan goizeko ordutegiaz gain 16:00etatik 19:00etara ere izango da zabalik. Hilean bi larunbatetan ere zabalik izango da goizeko ordutegian: hilaren 16an, apirilaren 20an eta 27an, hain zuzen ere. Bertan Irati Aranburu lezoarrak hezitzaile lanak egingo dituela jakinarazi du udalak “herritarren zalantzak erantzuteko”.
Atez atekoari buruzko informazio guztia jaso, eskaerak bideratu eta zalantzak argitzeko informazio bulegora joateko eskatu die udalak herritar guztei. Halaber, 943 52 15 38 telefono zenbakira deitu dezakete edota
atezate[abildua]lezo.net helbidera idatzi.