Juanra Rojo, espetxetik atera berritan
Irungo Herrira-k jakinarazi du Juanra Rojo preso politikoa aske utzi dutela gaur goizean. 21 urte egin ditu espetxean: 1992. urtean atxilotu zuten Rojo. Irteera eguna 2012ko abenduaren 3rako finkatua bazuen ere, 197/2006 doktrina aplikatu zioten, zigorra 2022ra arte luzatuz. 20:30ean egingo diote harrera Moskun.
Espainiako Auzitegi Nazionalak bi aldiz aztertu du Rojoren askatasun eskaera, eta plenoan egindako bi bozketetan, berdinketa izan da. Hori dela eta, Eztabaida Aretora pasa zuten auzia, eta gaurko gai ordenan zegoen iragarrita.