Ttak teatroren eskutik,
Ta oain ze? antzezlana emango dute, igandea, 19:00etatik aurrera, Mikelazulo kultur elkartean. Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias dira sortzaile eta aktoreak, eta “umore eta sentsibilitatez pertsona guztiek dituzten barne ahotsak” erakusten dituela jakinarazi du kultur elkarteak. Bizitza, heriotza eta maitasuna izango dira landuko dituzten gaiak.
Antzezlan hori Zizt antzerki zikloaren barruan dago. Datozen asteetan, beste bi antzezlan ere ikusteko aukera izango da: apirilaren 28an, Aldatzen antzerki taldearen
Ispilua (19:00etan, Mikelazulon) eta
Conccertino para orgánico y palabro, Joseba Roldan, Iñaki Santos eta Ebi Soriaren eskutik (19:00etan, Mikelazulon).
Sarrera doan izango da, baina Zizt antzerki zikloa nahiz Eztena jaialdia babestu nahi dituenak Eztena Kide izateko aukera izango du emanaldietan, Mikelazulon ekainera bitartean edo
eztena1[a bildua]hotmail.com helbidera idatzita.