Stop Kaleratzeak elkarretaratuko da gaur San Juan Plazan
Stop Kaleratzeak plataformako Bidasoko eta Hondarribiko taldeek elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean San Juan plazan, 10:00etan, atzo Bilbon bere buruaz beste egin zuen gizonarengatik dolumina agertzeko. Deitzaileek argitu dutenez, “bere etxebizitzaren alokairua ez ordaintzeagatik kaleratua izan behar zen egunean” bere buruaz beste egin zuen atzo Bilboko Ibarrekolanda auzoan bizi zen 50 urteko gizonak.