Laguntasuna txirrindulari klubak 2013an errepideetan zein pistetan ibiliko den taldea aurkeztuko du. Batetik, Gazte Mailako taldea edukiko du errepide eta pistan, pistako elite taldea eta azkenik, eliteko BTT taldea.
Aurpegi berri gehienak gazteen taldean aurki daitezke. Bost txirrindularirentzat lehenengo denboraldia izango da Laguntasunan. Pistan Gipuzkoako Challengea jokatuko dute, baita Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketa ere. Errepidean, berriz, Gipuzkoako lehia guztiak, Euskalherria txapelketa eta Iruñeko itzulia.
Pistan, berriz, beteranoak dira nagusi: bertan ariko baitiren hiru txirrindularientzat seigarren denboraldia izango baita.
Azkenik, MTBn, talde koloretsua izango du, eta bertan dago emakume bakarra: Rosa Herrero. Ama izan ostean, berriro lehian hasi nahi baitu. Euskadiko Irekia, Rural Kutxa Irekia eta Enduro probaren bat.
Bestalde, Laguntasunak argazki erakusketa bat jarri du Galtzarabordako kiroldegian, eta eskualdeko zenbait txirrindulari ikus daitezke bertan.
Gazteen taldea
- Gaizka Castelruiz (Errenteria-Oreretan, 2. denboraldia)
- Iker Gurutzealde (Oiartzun, 2. denboraldia)
- Julen Eskamendi (Errenteria-Orereta, 1. denboraldia)
- Eneko Iparragirre (Oiartzun, 1. denboraldia)
- Aitor Moran (Errenteria-Orereta, 1.denboraldia)
- Aitor Zabaleta (Oiartzun, 1. denboraldia)
- Ander Zinkunegi (Oiartzun, 1. denboraldia)
- Enrique Serrato (Mexiko, 2. denboraldia)
Pistako elite taldea
- Eneko Fernandez (Donostia, 6. denboraldia)
- Beñat Blazquez (Astigarraga, 6. denboraldia)
- Asier Larrañaga (Hernani, 6. denboraldia)
MTB taldea
- Rosa Herrero (Diario de Navarrako Irekiko txapelduna)
- Iker Mourelle (2012 Oiartzun Eliteko txapeldunordea)
- Iker Arruabarrena (2012 Oiartzun Eliteko txapelduna)
- Ekleylson Marques da Silva (Euskadiko Irekiko sailkapeneko bigarrena, 2012an hainbat proba irabazi zituen, Oiartzungo Maratoi XC)
- Thomas Straat (2012ko Euskadiko Openeko zenbait proben irabazlea, baita Rural Kutxa Irekian ere).