Hondarribiko Pilota Eskolak urteko ohiko batzar orokorra egingo du igande goizean, hilaren 10ean, Jostaldi pilotalekuko gimnasioan. Besteak beste, hurrengo lau urterako proiektuaren bozketa eta zuzendaritza berriaren hautaketa egingo dituzte. Herriko Pilota Eskola zuzentzeko proposatutako taldean lau gizon eta bi emakume daude, Iñigo Salaberria buru delarik.
Lehen deialdia 10:30ean izango da eta ordu erdi geroago bigarren deialdia.
Gai Zerrenda
- Zuzendaritza batzorde berriaren hautaketa. Aurkeztutako taldea: Presidentea, Iñigo Salaberria Aliaga; Presidente ordea, Jesus Amboage Yoni; Diruzain, Juanito Gaztelumendi; Idazkari, Nieves Odriozola; Bokalak, Aitor Beloki eta Marivi Larrarte.
- 2013-2017 lan proiektua.
- Balantze ekonomikoa.
- Galdera eskakizunak.