Gipuzkoako amona da Maria Iriarte hondarribiarra, 106 urterekin
Maria Iriarte hondarribiarrak 106 urte bete zituen atzo, asteazkenarekin. 1907ko martxoaren 6an jaio zen Iriarte eta Gipuzkoako amona da, herrialdeko pertsonarik zaharrena. Familia artean ospatu zuen Iriarte urtebetetzea, eta udaleko ordezkaritza baten bizita izan zuen. Aitor Kerejeta alkatea eta Maite Pelaez eta Lupe Olaskoaga Gizarte Zerbitzuetako eta Hiritarren Arretarako zinegotziek lore sorta bat eraman zioten, hondarribiar guztien izenean.