Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur bareetako taldea bigarren geratu zen joan den igandean Bidasoan egin zen Euskadiko Pistako Txapelketan. Donosti-kayak kluba nagusitu zen, Irungo taldeari 40 puntu atereaz. Gipuzkoako taldeen nagusitasuna agerian geratu zen proban, lehen hiru pstuetan gure lurraldeko taldeak sailkatu baitziren.
Mutil kadeteen jarduna aipagarria da, denboraldian lehen aldiz sailkapeneko lehen bi postuak lortu baititu Irungo taldeak, Itxas-Gaineko palisten aurretik; Oihan Sayar da Euskadiko txapeldun berria kadeteen K1ean. Kadetetan ere, Ainhoa Hidalgok bere proba irabazi zuen, nesketan. Azken garaipena Javier Herrerarentzat izan zen, Helduen Mailako C1ean.
Santiagotarrak-etik esan dutenez, autonomikoaren ondoren “Sevillan egingo den Espainiako Txapelketa prestatzen” ari dira. Datorren astean izango da, asteburuan.
Sailkapena taldeka
- Donostia Kayak: 1.735 puntu.
- Santiagotarrak: 1.694 puntu.
- Itxas-Gain: 1.159.
- Getxo: 268 puntu.
- Barrika Piragua Taldea: 180 puntu.
- Piraguismo Plentzia: 85 puntu.
Irundarren dominak
K1. Mutilak
- 23z azpikoak: Oscar Estomba hirugarren.
- Kadeteak: Oihan Sayar txapeldun eta Jon Moreno hirugarren.
- Beteranoen K1: Jorge Van Horenbeke bigarren eta Esteban Arakama hirugarren.
K1. Neskak
- 23z azpikoak: Olatz Zabala bigarren eta Garazi Gomez hirugarren.
- Kadete neskak: Ainhoa Hidalgo txapeldun eta Maddi Exposito hirugarren.
- Gazteak: Joana Bulman hirugarren.
C1. Mutilak
- Helduak: Javi Herrera txapeldun eta Iñigo Garcia hirugarren.