Zinegotzi aldaketa Pasaiako Udal Gobernu Taldean
Bilduko Josu Goikoetxeak eta Amaia Esnarriagak zinegotzi kargua utziko dute Pasaiako Udalean. Pasaiako Bilduren arabera, Goikoetxeak “arrazoi pertsonalengatik” utziko du zinegotzi ardura, eta Esnarriagak, berriz, lan arazoengatik, “izan ere, biek ala biek ez dute izango aurrerantzean denbora adina udalak exijitzen duen lana egiteko”. Hala, bi horien ordez, Haritz Perez eta Miguel Mari Torrea ariko dira udal gobernuko kide bezala aurrerantzean.
Bilduk jakinarazi du Perezek eta Torreak “lekukoa hartzeko ilusioa” dutela, eta “Bilduk Pasaiarako duen egitasmoan” gogoz jardungo dutela. Aldi berean, Bilduk eskerrak eman dizkie Esnarriaga eta Goikoetxeari “pasaiatarren alde egindako lanagatik”.