Manifestaziora deitu du Irungo Herrirak martxoaren 16rako
Biziarteko zigorri ez. Juanra eta Gabriel askatu! lelopean manifestazioa egingo dute Irungo Herri Bilguneak antolatuta. Martxoaren 16an izango da, 12:00etan Zabaltza plazatik abiatuta.
Bihar, bestalde, 197/2006 doktrina eten. No a la cadena perpetua izenburupean hitzaldia emango dute Ainhoa Baglietto abokatuak eta Fernando Arburua preso ohi eta Jaiki Hadi taldeko kideak. Hitzaldia Irungo Ospital Zaharrean izango da, 19:30etik aurrera.