Kantu poteoa egingo dute larunbatean Portuan
Larunbatean, hilaren 9an, kantu poteoa egingo dute San Pedro kalean, Kantaka taldearen eskutik. Ekitaldia euskaraz izango da eta, irekia denez, bertaratzen direnen artean fotokopiak banatuko dituzte, abestuko diren abestiekin.