'Erreleboa' antzezlana, hilaren 17an, Oiartzunen
Hilaren 17an (igandea) Erreleboa antzerkia ikusteko aukera izango da Oiartzunen. Joseba Usabiaga eta Iker Galartza aktoreek antzeztutako lana da Erreleboa. Bertan, 1985. urtean Algecirasen (Cadiz, Espainia) soldadutza egiten ari diren bi lagun euskaldunen istorioak kontatzen dituzte. Testua, Ernesto Caballeroren lanean oinarrituta dago eta Galartzak egokitu du. Txalo Produkzioak-en obra da, eta Begoña Bilbaok zuzentzen du.
Hilaren 17an, 19:00etan eskainiko dute, udaletxeko areto nagusian. Dagoeneko sarrerak salgai daude Elorsoro kiroldegian, Amaxkar tabernan eta Garmendi txokolategian, 6 euroren truke. Egunean bertan ere sarrerak erosteko aukera izango da, 8 eurotan.