Oiasso Erromatar Museoak
Zinema musika agertokira zikloa hartuko du ostiral honetan (hilak 8). Alain Corneau zinegilearen
Todas las mañanas del mundo (
Tous les matins du monde da izenburu originala)filma proiektatuko dute, 19:00etatik aurrera.
Zikloak musikaren eta zinearen arteko hainbat harreman biltzen ditu eta ostiralean proiektatuko dute filmak ere harreman hori islatzen du. Marin Marais musikari gaztearen istorioa kontatzen du filmak; Maraisek ahalegin guztiak egingo ditu Jean de Sainte Colombe zango-biola maisuak bera ikasle bezala hartzeko. Aktoreen artean daude Gérard Depardieu, Jean-Pierre Marielle, Anne Brochet, Caroline Sihol eta Guillaume Depardieu.
Zinema musika agertokira zikloa joan den astean
aurkeztu zuten.