Urdanibia plazako lanen harira herritarrekin batzartuko da Bildu
Urdanibia plaza berritzeko egitasmoaren gaineko batzarra deitu du Bilduk bihar arratsalderako (asteazkena, hilak 6), 19:30etik aurrera Hazia elkartean, “gure oinarri sozialarekin”. Izan ere, udal gobernu taldeak plaza hori berritzeko egitasmoa jendaurrean jarri du (Urdanibia jauregiko Mentxu Gal aretoan dago), eta egitasmo horri ekarpenak egiteko epea ere zabaldu dute, hilaren 10era arte: horren gaineko informazioa eman nahi du Bilduk.
Hala, koalizioko jarraitzaileekin bilduko dira bihar Bildukoak, baina ez dute dena horretara mugatuko, “auzotarren eta auzoko eragileen iritzia ezagutzeko” bilera sorta egingo dutelako, “merkatariekin, tabernariekin, elkarteekin, auzotarrekin, jai batzordearekin…”.