Itaia kolektiboak Martxoaren 8aren harira bi ekimen prestatu ditu astebururako. Ostiralean, zinema emanaldia egingo dute 19:00etatik aurrera Donibaneko zinean,
Izarren argia lana ikusteko (euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin). Ondoren, solasaldia izango da, Ondarroako Historiazaleak taldeko Fernando Agirrerekin. Iganderako, berriz, Mutriku eta Saturraran arteko martxa egingo dute (bost ordukoa), 08:00etan Meipitik abiatuta. Bidean Saturrarango espetxean gertatutakoez hitz egingo du Fernando Agirrek. Bidai honek hainbat xehetasun ditu, honakoak dira:
- Bidea bost ordukoa bada ere, bi orduko bat prestatu dute Itaiakoek, hala nahi dutenentzat. Bertan, Ondarrutik Lekeitiora autobusez joango dira nahi dutenek.
- Haurrentzako Mutrikutik Ondarroara ibilaldia prestatu dute. Gurasoek bide luzea egiteko aukera izango dute, Itaiako kideek haurrak zainduko dituztelako.
- Izena emateko: Itziar eta Pari Berri tabernetan, hilak 8 baino lehenago.