Lezoko Kuadrillategi egitasmoan izena emateko epea zabaldu dute
Kuadrillategi hilaren 15ean abiatuko dute Lezon, eta bertan parte hartzeko ostiralera arte izango dute izena emateko aukera interesdunek. DBHko lehen, bigarren eta hirugarren mailako gazteei zuzenduta dago egitasmoa eta hizkuntza ohituretan euskarari lehentasuna ematea bilatzen du.
Parte hartzea ez da banakakoa izango eta beraz, izena ematen duten gazteek, lagun taldeka egin beharko dute. Kuadrillategin parte hartzen duten gazteek, astean behin hiruzpalau orduko saio bakarrean hartuko dute parte euskaraz eta jolas giroan.