Ibargain Musika Eskolako kideek jakinarazi dutenez, aurtengo Kalderero, Artzain eta Inude festa “izugarria izan da”.
Larunbatean, Kaldereroen konpartsa egin zuten, eta parte hartzaile kopurua “inoiz baino altuagoa” izan zela jakinarazi dute.
Igandean, Inude eta Artzainen txanda izan zen, “eta 250 pertsona baino gehiagok” hartu zuten parte.
Aurten Maider Iparragirre izan da Inude nagusia, eta Xabier Otxoteko Artzain nagusia.