Futbol 7ko jokalari batek arbitroa erasotu du Fanderiako zelaian
Joan den igande eguerdian Fanderiako futbol zelaian jokatu zen partida batean jokalari batek arbitroa erasotu zuen. Herritar batek jakinarazi duenez, Auto Servicio Beraun eta Visualgrafik.com taldeen arteko partidan gertatu zen. Arbitroak txartel hori atera zion lehendabizi jokalariari, eta honek protestan jarraitu zuela eta, gorria erakutsi zion. Jokalariak segidan buruarekin kolpe bat eman zion kopetan epaileari.
Arbitroa lurrera erori zen eta zorabiatuta geratu zen. Iztietako anbulatoriora eraman zuten, eta bertan artatu zuten.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, epaileak salaketa jarri du jokalariaren kontra, eta hori aurrera doa.