Errepublikazaleek bigarren bilera egingo dute bihar
Elkarte errepublikanoa osatzeko bigarren bilera egingo dute bihar, 18:30ean, Merkatuzarren. Bilkura horren helburua apirilaren 14ra begira zenbait jarduera antolatzea izango da. “Errepublikaren aldeko balioak sustatzeko lana egin nahi duten herritar guztiei irekia” dagoela jakinarazi du, “horiek humanismoa eta arrazionaltasuna izanik”.
Hainbat herritarrek sustatu dute ekimen hori, “Errepublikaren aldeko hainbat jarduera abian jartzeko”.