Emma Alonsok 'Las ataduras del tiempo' liburua aurkeztuko du gaur liburutegian
Las ataduras del tiempo, Lizarran (Nafarroa) bizi den Emma Alonso Pego donostiarraren lehen liburua aurkeztuko dute gaur Zuloaga Etxean, 18:00etan. 1985ean Narrazio Laburren Euskal Herriko Saria irabazi zuen Alonsok, baina orain arte ez du inoiz ezer argitaratu. Las ataduras del tiempo liburuan urtetan idatzitako narrazioak bildu ditu, gehienetan emakumeak protagonista direlarik.