
EATeko atleta beteranoek Espainiako pista estaliko txapelketan parte hartu dute asteburuan, Zaragozan. Batik bat emakumeak nabarmendu dira, etxera ekarri dituzten bederatzi dominetatik sei eurek lortutakoak izan baitira, nahiz eta joandako hamabi atletetatik hiru bakarrik izan emakumeak.
Ines Perezek hiru urrezko domina lortu zituen 70 urtez azpikoetan: 60 metro, 200 metro eta 400 metroetan, azken horretan marka hautsiz. Esther Estefaniak, berriz, zilarrezko domina bat lortu zuen 400 metroetan, eta bi brontzezko 800 eta 1.500 metroetan. Azkenik, Susana Ruizek 35 urtez azpikoetan laugarren geratu zen 400 eta 800 metroetan.
Gizonetan Rafa Ferrerrek 400 metroko proban zilarrezko domina jantzi zuen, eta brontzezkoa 200 metroetan. Beti ere 55 urtez azpikoetan. Fernando Dublangek, berriz, pisu jaurtiketan brontzekoa erdietsi zuen 60 urtez azpikoetan.