Otsailean, 247 langabe gehiago Oarso Bidasoan
Bidasoa Bizirik erakundeak Lanbideren datuetan oinarrituta egin duen txostenaren arabera, otsailaren 28an urtarrilaren 31n baino 247 pertsona gehiago zeuden lanik gabe Oarso Bidasoan. Bidasoan, zehazki, 174 pertsonatan igo da kopuru hori (%17,8ko langabezia tasa, 6.520 langaberekin), eta Oarsoaldean, berriz, 73tan (%17,21eko tasa, 5.902 langabe). Bi eskualdeen artean, beraz, 12.422 pertsona daude lanik gabe, Lezoko biztanleria osoaren adina bi.
Gipuzkoan, denera, 50.472 pertsona zeuden Lanbiden izena emanda otsailaren 28an (%14,9ko langabezia tasa). Iazko hilabete berberean, 44.774 pertsonakoa zen kopuru jori (%12,7). Azken urtean, langabezia tasak %9,03 egin du gora Bidasoan, eta %15,3 Oarsoaldean: urtebetean 1.327 pertsona gehiago daude lanik gabe bi eskualdeetan.